30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz
23.12.2022

Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz

Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.

Bilboko gotzainak Gabon-agurra bialdu dau Eleizbarrutira keinu-hizkuntzan, ezintasunen bat daben pertsonakaz batera. Joan dan abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, Bilboko katedralean grabatu zan mezuan, CECOko (Ermandade Kristau Kontinentala

Gabonetarako nahia

On Joseba Segura gotzainak urte barrirako nahia azaldu dau: “danok fedean bat eginda, gizarte zuzen eta inklusiboagorantz jo daigula”.

Gabonak
Gotzaina katedralean, mezua grabatzen

Itsuak

Marian Caselles CECOko kideak, hauxe eskatu dau: “bihotzaren begiez begiratzen ikasi daigula”. Gotzainak, bere aldetik, zera gehitu dau: “Belen ezustekoz betetak kutxa da, miraririk handiena hemen dalako. Kristo jaio egiten da eta Berarengan oinazetan dan gizadiaren asmo zuzenek babes eta zentzuna aurkitzen dabe”.

Gorrak eta gor-itsuak

Manoli Ortega eta Javier C. Rodriguez gorrei eta gor-itsuei zuzendutako pastoraltzako kideek bideoan parte hartzen dabe eta keinu-hizkuntzaz baliatuz, “inklusinoa eraikitzea” aldarrikatzen dabe.

FRATER

Julio del Olmo eta Iñaki Blanco FRATER alkarteko kideek “sinodo-seneko bideak zabaltzeak” dauan garrantzia nabarmentzen dabe bideoan.

Bideoaren amaieran, ezintasunen bat izanda, joan dan abenduaren 3an ospakizunean parte hartu eben pertsonen zorion-agurra agertzen da.

Gabonak
Grabazinoa, abenduaren 3an, ezintasunen bat daben pertsonei eskainitako egunez, egin zan

Gabon zoriontsuak!

La grabación se realizó el pasado 3 de diciembre, D