22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiz Museo ‘gozoa’
30.11.2023

Eleiz Museo ‘gozoa’

Bihar -abenduak 1, barikua-, "Gabon-gozokiak. Komentutik etxera" Gabonetako azokaren ekitaldi barria inauguratuko da Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B – Atxuri, Bilbao). Abenduaren 20ra arte, Penintsulako hainbat komentutan prestatutako Gabonetako produktu-sorta zabala eskainiko da Eleiz Museoko ganga-aretoan (sarrera doan). 

Horrezaz gainera, Eleiz Museoko klaustroan, jaiotza txikiez osotutako “Munduko jaiotzak” erakusketa bisitatu ahal izango da (urtarrilaren 7ra arte).

Gabonetako gozokiak

Ganga-aretoan aurkituko doguz Gabonetako gozokiak, hau da askotariko artisau-turroiak, gozokiak, txokolateak, polboroiak, mantekadoak, mazapanak eta tartak, besteak beste.

Gozokiez gainera, beste era bateko produktuak be aurkezten dira azoka honetan, Elorrioko Santo Domingo komentuan egiten daben esate baterako erredurak osatzeko ukendua (orbaintzailea), kosmetikoak, e.a.

Sorolla

Beste alde batetik, Bilboko Arte Ederren Museoagaz batera zabaldu barri dan “Sorolla eta erlikiak” erakusketa dago ikusgai urtarrilaren 31ra arte Eleiz Museoko areto baten. 

Ordutegia: Gabonetako gozokiak – Munduko jaiotzak

Domeka eta jaiegunez: 11:00etatik 14:00etara

Martitzenetik zapatura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Astelehenez: 10:30etatik 13:30etara

Sarrera doan

ORDUTEGI BEREZIA: ABENDUAK 2-10

11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara

Productos "La Dulce Navidad del Convento"