27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikaldeko Eleizaren batzar nagusia
30.11.2023

Gernikaldeko Eleizaren batzar nagusia

Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Batzordeak batzar nagusia ospatuko dau bere 10. urteurrena ospatzeko. Batzar nagusia zapatuz, abenduak 2, izango da, 11:00etatik aurrera, Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan. Batzarraren ostean, 12:00etan otoitzaldia egingo da Andra Mari parrokian eta 14:00etan, bazkaria izango da. 

Zapatuko batzar nagusiaz gainera, eta urteurrena dala-eta, Ana Berrizbeitia teologoak Sinodoari buruzko berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez, Andra Mari parrokiako lokaletan, 19:30etan.

18 udalerrik eta 36 eleizak (parrokiak eta erantsiak) osotzen dabe Gernikaldea PBa.