21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiza, biktimen oroimenerako eremu barriaren inaugurazinoan
18.11.2024

Eleiza, biktimen oroimenerako eremu barriaren inaugurazinoan

Gaurtik aurrera, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak gogoratzeko eskultura barria dago Bizkaian. Erakundeetako ordezkaritza zabalak parte hartu dau lehendakaria eta alkatea buru dirala ospatu dan ekitaldian. Biltoko Eleizbarrutia ordezkatuz, Kerman Lopez bikario nagusia izan da, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen diharduan gotzainaren izenean. Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Bilbao Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko kidea izan da plakan jasoten diran biktimen izenak irakurri dituan lagunetako bat. Dori Monasterio eta Ines Nuñez de la Partek jarri deutse ahotsa biktimei.

Gaur inauguratutako eskultura-multzoa Guggenheim Museoaren eta Euskadi plazaren artean dago, lorategi inguru baten. Bake eta Bizikidetzarako Bilbao Foroak -bertako kide da, Eleizbarrutia ordezkatuz, Galo Bilbao- bere sasoian egindako eskaeraren emaitza da.

Ekitaldian, Dori Monasteriok (ETAk hil eban Fermin Monasterioren alaba) eta Ines Nuñez de la Parte (poliziaren gehiegikeria eta tratu txarren eraginez hil zan Francisco Javier Nuñezen alaba) jarri deutse ahotsa biktimei. Biok partaide dira Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko batzordeko kide eta Luis Mari Vega batzodekok arduradunak be parte hartu dau ekitaldian.

Biktimen omenez eta eurak oroitzeko gaur inauguratu dogun leku hau autorpenerako, oroimenerako eta urte luzez ezkutatuta egon diran gertaerak agertzera emoteko eremua da guretzat.

(Dori Monasterio)

`Atalase´, oroimenerako eskultura-multzoa

Eskultura-multzo berezia da, ezaugarri eta neurri bereziak dituana eta orain arte ez da holakorik izan Euskadin. Hogeta bi tona ditu, erdian dago eskultura nagusia, altzairuzkoa eta marmolezko bost banko be badagoz, alkateak esan dauanez, “hausnarketarako, alkartzeko eta bakerako”.

Aurrerantzean, Bilbon, hementxe ospatuko da azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna.

Zazpi urte daroaguz indarkeriari zilegitasuna kenduko deutsan oroimenaren alde egiteko eremua eraikitzen. Giza eskubideen urraketa larriak jasan dabezan biktimen, euren autorpenaren eta erreparazinoaren aldeko konpromisoa dogu.

(Ines Nuñez de la Parte)

Dori Monasterio e Inés Núñez de la Parte