23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue
23.05.2024

Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue

Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..

Egunari hasiera emoteko, Begoñako Gogarte Etxean batu dira Jose San Jose Prisco Salamancako Pontifize Unibertsitateko Zuzenbide Kanonikoko dekanoak -aita santuak Sinodorako izendatutako adituetako bat- sinodo-seneko Eleizaren inguruan eskaini dauan gogoeta entzuteko. 

Hizlariak nabarmendu dauanez, Sinodoko prozesuaren hasiera garrantzitsua da eta eleiz alkarte ororen ardurakidetasunaren giltzarri da. Bere esanetan, “ezinbestekoa izanda, askorentzat oharkabe igarotea da kontu honen arazoa, hau da, aita santua ez danean, kontu hau ahaztea. Oso tristea litzateke”.

Ospakizuna Begoñako basilikan

Begoñako basilikan ospatu dan Eukaristian gogoratu dabez Bilboko Eleizbarrutiko hainbat abaderen urteurrenak. Gotzaina izan da buru eta bikario nagusiak eta hainbat bikario. abade eta diakonok alkar-meza emon dabe.

On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo deutse abaadeei alkarteen alde eskainitako zerbitzuagaitik eta zaintzeko eta alkarri maitasuna emoteko eskatu deutse, beti be “gogortasunez epaitzea saihestuz”, eta batez be “triste edo lur jota dabilenaz” arduratuz.

Homilía completa del obispo de Bilbao

Eukaristia amaituta, Gogarte Etxean batu dira senide bazkarian.

Los presbíteros que han celebrado su aniversario con el obispo