29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien laburpena
02.06.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Askotariko barriak Astekoak sailean.

Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko azken alea

Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko azken alea argitaratu da.

Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko azken alean, askotariko barriak jasoten dira, besteak beste, klausurako monjen ingurukoak.

Klaratarren Durangoko komentuan ospatu zan klausurako ordenen I. biltzarra, ‘Pro orantibus’ egunez.

Caritas Bizkaia

Caritas Bizkaia erakundearen ingurukoak be argitaratu dira.

Erakundearen 2023ko oroitza-txostenaren aurkezpena. Elena Unzueta eta Ana Sofi Telletxeak aurkeztu eben Caritas Bizkaia erakundearen oroitza-txostena.

Pobretasun eta desbardintasunaren aurkako egitasmoen garapenean 15 miloe euro erabili izan dirala azaldu dabe eta 3 miloe eurotako inbertsinoak egin dirala gizarte arloan.

Maitasunaren Eguna Zallan.

2023ko oroitza-txostenaren aurkezpenean iragarri eben, besteak beste, Maitasunaren Eguna Zallan izango zana.

Autoprena boluntarioei

Saria jasangarritasunari eta turismo-egitarauari

Ekonomia, Sostengatze eta gardentasunari buruzko jardunaldien barruan

Jasangarritasunaren saria, “Ardurakidetasuna-harpidetzak” egitarauari eta turismo-saria 8 Eleizbarrutik –Barbastro-MonzónBurgosGranadaJacaBilbaoPamplona-TudelaToledo eta Plasencia- garati daben egitasmoari.

Lurralde Santua

Fray Toni Choucry Lurralde Santuaren zaintzaz arduratzen dan frailearen berbaldia Bilbon.

Berbaldiaren ostean, Bakearen aldeko Eukaristia ospatuko da.

San Juan de Dios

Bilboko Eleizbarrutiko AEEZa eskaintzen daben taldeen biltzarra Santurtziko San Juan de DIos ospitalean.

Besteak beste, San Juan de Dios ospitalea bisitatu eben.

‘Bizkaia isilik’ bilkurak

Aurretik, Alberto Cardoso Aita Mari salbamenturako ontziko boluntarioak berbaldia eskaini eban.

Ondarea

Ondareari buruzko barriak.

Abadiñoko parrokiak, udalak eta Gastelua auzo alkarteak hitzarmena sinatu dabe San Martin Gotzaina ermita konpontzeko.

Teilatua eta mendebaldeko eleizpean egingo dira lanak.

Sodupeko parrokiako harmoniuma barriro martxan da barritu ondoren.

Sodupeko eleizaren 530. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Ermua eta Abandoko San Bizente

Ermuko parrokiak eta misinoetarako taldeak kulturarteko astean parte hartu dau.

Ermuko kulturarteko taldeek parte hartu dabe.

Mahai-ingurua Abandoko San Bizente parrokian gazteek egin daben boluntario lanaren ingurukoak batera jarteko.

Zuzeneko emonaldiak

Youtube kanalaren bidez, gotzaina buru dala egindako ospakizun bi zuzenean emon dira.

Ezkontzen urteurrenen ospakizuna Begoñako basilikan eta Gorpuzti Eguneko eleizkizuna katedralean.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barrien laburpena.