12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
02.06.2024

Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur, Gorpuzti Eguna, eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Meza amaitzeaz batera, prozesinoa egingo da Katedralaren inguruan. Meza zuzenean emongo da web honetan.

Asteburu honetan, Caritas Bizkaiaerakundeak Maitasunaren Eguna ospatzen dihardu eta parrokietan batu daiten dirua erakunde horren esku itziko da.

Gainera, atzo -zapatua-, Caritaseko boluntarioak alkartu ziran , oraingoan Zallan, urtero lez euren eguna ospatzeko.

Bilboko Corpus Christi parrokia

Asteburuan, Bilboko Corpus Christi parrokia bere jaia ospatzen ari da, Gorpuzti Eguna dala-eta. Ordu batekoa izango da Meza Nagusia eta parrokoak eta hainbat abadek alkar-meza ospatuko dabe. Honen amaieran, hamaiketako txiki bat eskainiko dabe “gure gertutasuna eta poztasuna ospatzen jarraitzeko”.