Gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskaini dau Radio Popular-Herri Irratian.
Gaurkotasunezko gizarte eta eleiz gaien inguruan jardun eban.
Besteak beste, abuztuaren 15eko homilian aitatu eban genero-nortasunari buruz hitz egin eban.
Izenburu batzuk bere mezua itxuraldatu dabela esan eban.
Bilboko Eleizbarrutiaren sorrera dala-eta, irailaren 28an Derion ospatuko dan ‘Goazen’ ekitaldian ospatuko dan kurtsoaren hasiera nabarmendu zan alkarrizketan.
Baita urteurrenari lotutako beste jarduera bi: azoka, maiatzean eta BizkaiBira, udan.
Lehenengo Gotzain Batzarra
Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra ospatu zan.
Urteko ekitaldi nagusien egutegia aztertu eben.
Ikastetxe barria EBI sarean
Erandioko Jado ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen EBI sarean sartu da.
Borja Cazalis Jado ikastetxeko zuzendariak urrats honen barri emon dau.
Osoko Ekologiaren aldeko III. karabana
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora etorriko da.
Eguenez, On Joseba Segura gotzainagaz batzartuko dira.
Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Peruko ordezkariek extraktibismo eta meatzaritzaren kalteak azalduko dabez.
“Zuzentasunaren alde alkartu” goiburua dau karabana honek.
“Ziortzako Kontzertuak”
Zapatuan ospatu zan lehenengo kontzertua “Ziortzako Kontzertuak” jaialdiaren barruan.
Capella Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardun eben.
Gaztelugatxe
Domekaz, Begoñako Andra Mariaren urpeko tronuratzearen 61. ekitaldia ospatu da.
Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia dago urpean.
Erromesaldia Lourdesera
Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, urriaren 18tik 20ra egingo da.
Abadegintzak
Domekaz, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintza.
Domekatik aurrera, beste hiru abade izango dira Eleizbarrutian. Gotzainak alkarrizketa baten azaldu ebanez, Bilboko Eleizbarrutian 200 abade baino gitxiago dagoz.
Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusien laburpena.