04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
14.09.2024

Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatu dau beste urte batez eta urriaren 18tik 20ra egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39. 

Erromesaldi hau 1958an hasita egiten da erregulartasunez eta ohitura bihurtu da gure Eleizbarrutian. Ama Birjina Santa Bernardetteri agertu izanaren mendeurrenean hasi ziran erromesaldia egiten Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Batzordearen eskutik. 1983tik hasita, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatea arduratzen da antolaketaz eta beti parte hartu izan dabe garai bateko eta besteko gotzainek. 

Cristina Gorostiza eta Aitor Uribelarrea hurrenez hurren Hospitalitateko presidente eta kontsiliarioak gutuna idatzi dabe ekitaldia aurkezteko, besteak beste erromesaldian hiru eratara parte hartu daitekela azalduz:   

Erromesaldia, batez be gaixoengan pentsatuta egiten da. Lourdeseko  Eleizbarrutiko Hospitalitatetik adierazo dabenez, norbaitek parte hartzea nahi eta horretarako giza bitartekorik ez badau, “geuk eskaintzen doguz bitarteko horreek eta pertsona horreen zerbitzura gagoz”.

Boluntario lez be parte hartu daiteke. “Berrehun boluntario inguruk, esperientzia hau bizitzeaz gainera, ezintasunen bat daben pertsonei erromesaldian parte hartzeko aukera emoten deutsie”.

Erromesak. Askatasun osoz bat egiten dabe antolakuntzak proposatzen eta eskaintzen dituan ekitaldiakaz.

Erromesaldia Lourdesera

Prezioak aldatu egiten dira ostatuaren arabera

Hotel Foyer Hospitalet Ave María (Santutegi barruan. Hospitalitateko kideentzat bakarrik): 140 € lagun bakotxeko

Hotel Croix de Bretons: 225 € lagun bakotxeko (birentzako gela) eta 290 € lagun bakotxeko (banako gela)

Hotel Eliseo: 270 € lagun bakotxeko (birentzako gela) eta 350 € lagun bakotxeko (banako gela)

Prezio horretan sarzen dira: bidaia, ostatu eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.

Cristina Gorostiza Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateko presidentea

“Gure asmo bakarra ez da Lourdesera bidaia egiteko aukera emotea; otoitza eta gogoetarako giroa eskaintzen dogu, santutegian bertan eskaintzen diran jarduerakaz bat eginez“.