28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza
11.01.2024

Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza

Lau abadegai diakono ordenatuko dira -abadegintzaren aurreko urratsa emonez- urtarrilean eta otsailean. Marco Antonio Muñoz Castroren diakonogintza, urtarrilaren 27an, zapatuz, izango da 19:30etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Otsailaren 3an, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono egingo dira Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan eta otsailaren 10ean, Juan Reyero Pontes ordenatuko da diakono Durangoko Andra Mari basilikan, 12:00etan.

Lau abadegaiak heziketaren hirugarren eta azken aldian dagoz Eleizbarrutiko Seminarioan. Kurtso honetan, Marco Antonio Muñoz, Uribe Kostan ari da pastoralgintzan; Mario Diaz, San Fausto Pastoral Barrutian (Basauri); Gorka Campos, Artagan Pastoral Barrutian eta Juan Reyero, Tabira Pastoral Barrutian.

Ignacio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak osotzen dabe Seminarioko heziketa-taldea.

Seminarioa