Eleizbarrutiko ordezkaritza Eleizbarrutietako ikastetxeen biltzarrean
Estatuko 20 Eleizbarrutitako ordezkariak batu dira biltzarrean. Azaroaren 25ean hasi ziran saioak eta gaur emongo deutse amaiera, proposatutako gaien ingurukoak eta etorkizunari begira dagozan ikuspuntuak batera jarriz.
Egunotan, esperientzia arrakastatsuak batera jarteaz gainera, nortasun-ezaugarrien inguruko gitxieneko batzuk ezarri dira danentzat, antolatzaileen esanetan, “ebanjelizatzeko bitarteko lez garana sendotzeko”.
EBI (Eleizbarrutiko ikastetxeak)
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan sarean 18 ikastetxe, ikastola eta lanbide heziketarako ikastegi batzen dira. Horreetan, 12.500 ikasle inguruk ikasten dau, 1.100 profesional ingururen ardurapean.
Bilboko Eleizbarrutiko sareko ikasteteek oraintsu ospatu dabez Heziketaren XVI. Jardunaldiak, “Komunikazino positiboa eskola-eremuan: bizitzarako hizkuntza” goiburuaren haritik. Nerea Mendizabal komunikazino ez biolentorako hezitzailea izan zan hizlari nagusia eta ikastetxek komunikatzean izan beharko leukien estiloaren inguruan jardun eban eta ikasle eta gurasoek alkar ulertzeko eta euren arteko komunikazinoa hobetzeko bitartekoak be aitatu ebazan.