09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza gazte pastoraltzarako arduradunen biltzarrean, Tenerifen
07.10.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza gazte pastoraltzarako arduradunen biltzarrean, Tenerifen

Urriaren 3tik 6ra ospatu da Tenerifen gazte pastoraltzarako ordezkari eta arduradunen biltzarra, Gaztaro eta Haurtzarorako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatuta. Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz, bestak beste, Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kidea eta Susana Mallo Jesusen Mirabeak ordenako monja izan dira saioetan. 

Mons. Arturo Ros Murgadas Gaztaro eta Haurtzarorako Gotzain Azpibatzordeko presidentea eta Mons. Bernardo Álvarez Afonso Tenerifeko gotzain erretiratua hurreratu ziran biltzarrera une batean ala bestean. Askotariko gaiak landu ebezan saioetan: “Gazte pastoraltza eta generoa”, “Generoaren labirintoa”, “Pertsona, sexua eta nortasuna”; “Gure sentipenak generoaren aurrean” eta “Pastoral argibideak”.

Jardunaldietan, gainera, tailerrak egin ziran, egitasmoak aurkeztu eta eleiz probintziek, mobimentuek, kongregazinoek eta institutu sekularrek batzarra egin ebezan.

https://edicionesencuentro.com/libro/genero-jovenes-e-iglesia/

Txemi Santamaría, que anteriormente estuvo en la delegación dopcesana de Anuncio y Catequesis, María Manrique, miembro de dicha delegación, Marta, también de Bilbao y Susana Mallo, religiosa Sierva de Jesús.