22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
16.10.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan

Atzo emon eutsen hasiera Kartzela Pastoraltzarako kapilau eta ordezkarien XXXV. jardunaldiei, Madrilen eta bihar -urriak 17, eguena- emongo deutse amaiera. Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak parte hartzen dihardu Kartzela Pastoraltzarako karitate eta gizarte ekintzarako Gotzain Azpibatzordeko sailak antolatutako saioetan.

“Kartzelan be hutsik egiten ez dauan itxaropena” gaiaren inguruan jardun dau Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko gotzain arduradunak.

Gaurko egunez, Francisco J. Romero Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeko idazkaritzako zuzendariak gai bi izango ditu mintzagai: “2025eko Jubileua: Itxaropenaren Jubileua” eta “Jubileua gure kartzeletan lantzeko proposamenak”.  

Kartzela Pastoraltzaren jardunaldiak

Jaume Alemany Kartzela Pastoraltzarako Mallorcako Eleizbarrutiko kideak, “Itxaropenezko esperientzia: Kartzela Pastoraltzarako Mallorcako alkartea”. Eleizbarruti bereko Esteve Sernak “Rescaled” kartzela paradigmaren eraldaketarako -espetxe erraldoietatik atxiloketa-etxeetara- mobimentua aurkeztuko dau. 

Proposamenak

Mª Carmen Nieto Espainiako Caritasen kartzelan dagozan pertsonei zuzendutako egitarauen arduradunak, bere egitasmoa ezagutzera emoteaz batera, kartzelan dagozan pertsonakaz jarduteko proposamenak eskainiko ditu. 

Jardunaldiei amaiera emoteko, Fernando Gimenez Barriocanal Ekonomia-gaietarako EGBeko idazkariordeak jardungo dau, “Kartzeletan arreta erlijiosoa eskaintzeko Eleiza-Estatua hitzarmenen ekonomia-egoeraren txostena eta Eleizbarrutien artean banatzeko diru-kopurua”, aurkeztuz.

Intervención del obispo responsable de Pastoral Penitenciaria de la Conferencia Episcopal, Florencio Roselló.