Batzarrari hasiera emoteko saioa Stampa aretoan (Vatikanoko prentsa-bulegoa) izan zan eta Gizarte Komunikazinoetarako Gotzain Batzordeko presidente dan Mons. Jose Manuel Lorcak egin eutsen ondo etorria bertaratutakoei. Hasierako berbaldi horretan, Frantzisko Aita Santuak Gizarte Komunikabideen Munduko Egunerako idatzi dauan mezuaren inguruan gogoeta egin eban.
Matteo Bruni Stampa aretoko zuzendariagaz barriketan jardun ondoren, Vatikanoko prentsa-aretoko instalazinoak bisitatu eta Espainiak Vatikanoan dauan Enbaxadara joan ziran eta Isabel Celaa enbaxadoreagaz alkartu. Egunari amaiera emoteko, Frantzisko Aita Santua buru zala Letrango San Joan basilikan ospatu zan Saleseko San Frantziskoren eguneko Eukaristian parte hartu eben.
Gaur, zapatua, jubileu-erromesaldia izango da Vatikanon eta mundu osoko kazetariakaz bat egingo dabe Paulo VI.a aretoan, Aita Santua buru dala egingo dan ekitaldian.
Egitaraua osorik: hemen.