Orain dala urte bi, Omella kardinalak Bartzelonako azken ordenatuen taldeari lagundu eutsan gure Eleizbarrutian egin eben topaketa-konbibentzian. Orduan, alkarrizketa egin geuntzan eta Omellak Bilbon egin eutsien harrera “adeitsu, atsegin eta zintzoa” nabarmendu eban.
Seminarioko kideek “San Inazioren arrastoen atzetik” erromesaldia egin dabe, San Inazioren bizitzan esanguratsu izan zan hainbat leku bisitatuz eta gaur taldea Bilbora bueltatuko da.
Atzo, Omella kardinalagaz egoteaz gainera, Familia Santua tenplua bisitatu eta bertako kriptan Eukaristia ospatu eben. Bartzelonako Kurutze Santua eta Santa Eulalia katedralean be izan ziran.
San Inazioren koba Manresan: