27-09-2024 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Eleizetan’ kontzertu saila Amorebieta-Etxanon
07.09.2024

‘Eleizetan’ kontzertu saila Amorebieta-Etxanon

Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.

Aurtengo egitarauan bertoko eta kanpoko askotariko artista eta musika-taldeak batu dabez. Kontsertu sail honi esker, gainera, udalerriko ermita eta eleizak, guztiak monumentu lez katalogatutakoak”, bisitatu daitekez.

Ekimenak Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Bikaiko Foru Aldundiaren laguntza dau. Sarrera, doan da eta jenteari parte hartzeko erraztasunak emoteko, herrigunetik atarako dan autobus zerbitzua jarriko dabe.

Egitaraua:

Irailak 7

  • PAUSE – Xabier Zeberio | 20:00, Dudeako San Migel

Irailak 8

  • Sarrabete | 19:00, Bernagoitiko San Migel

Irailak 14

  • Nothern Cellos | 20:00, Etxanoko Andra Mari

Irailak 15

  • Medinukai Ensemblre, Musikene | 19:00, Garaitondoko San Isidro

Irailak 21

  • San Juan Bautista abesbatza | 20:00, Etxanoko Andra Mari

Irailak 22

  • Hartza Duo | 19:00, Boroako San Pedro