Loiolako San Inazio -hau Gipuzkoaren zaindaria be bada- eta Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiaren zaindariak.
Pio XII.ak izendatu eban San Inazio Bilboko Eleizbarrutiaren zaindari, “Quo commodius” Eleizbarrutiaren eratzerako 1949.eko azaroaren 2ko Buldan. Ordurako Bizkaiko jaurerriaren zaindari zan, Gernikako Batzar Nagusiek 1680an aukeratuta eta Inozentzio XI.ak 1682an berretsita.