02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Inazio egunez, meza Gorbeian
31.07.2023

San Inazio egunez, meza Gorbeian

Uztailaren azken egunean, Loiolako San Inazio Bizkaiaren zaindarietako baten egunez ohiko bihurtu danez, Bizkaiko lekurik altuenean meza ospatuko da, hau da, Gorbeia mendi-hegalean, 1.119 metrotara dagoan Edurretako Andra Mari ermitan. Ospakizuna eguerdiko 12:00etan izango da, Carlos Olabarri Arratialdeko parrokoa buru dala. Ordu berean, Santiago katedralean, santuaren omenezko Eukaristia ospatuko da eta web honetan zuzenean eskainiko da. 

Uztailaren 31ko hitzordu hau, garrantzitsua da “mendizale” askorentzat. Edurretako Andra Mari ermita, Gorbeian, porlanezko eraikin txikia kanoi-ganga erakoa, mendi-hegal harritsuan sartuta dagoana; 3 x 2,5 metro neurtzen ditu eta burdin hesi txiki batez ixten da.

Lehen, udan, domekero eta jai egiteko egun guztietan ospatzen zan meza leku honetan, baina, gaur egun, San Inazio eguneko meza ospatzen da bakarrik. 

Imagen de una edición anterior.