22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erandioko San Agustin parrokiako eleiztar baten gutuna Argentinatik
27.08.2024

Erandioko San Agustin parrokiako eleiztar baten gutuna Argentinatik

Erandioko San Agustin parrokiak bihar ospatuko dau bere zaindariaren eguna. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian gogoan izango dabez hil barri diran Carlos Pablo Martin anai marista eta Juan Mari Lechosa abadea. Jose Luis Iglesias Meilan parrokoaren esanetan, "esker onez oroitu gura doguz biziera erlijiosoko fraile bokazinoak eta Eleizbarrutiko langile eremuko abade bokazinoak". Era berean, alkarteak aurpegia jarri deutse errealidade barriei Argentinan boluntario lanetan ari dan Olatz Neira Caritas BIzkaia erakundeko langilearen lekukotasunaren bidez. 

Erandioko San Agustin parrokia zorioneko dago. Joan dan martxoaren 19an 100 urte bete ebazan eta eleiza barriaren inaugurazinoaren 75. urteurrena ospatuko dau maiatzean.

Bihar eguerdiz, Pastoral Barrutiko alkarte baten Eukaristia ospatuko da eta gogoan izango dabez hil barri diran lagun bi (Juan María Lechosa abadea eta Carlos Pablo Martín fraile eta Jado Fundazinoaren ikastetxeko zuzendari ohia).

Juan Mari Lechosa
Erandioko San Agustin parrokiak Juan Mari Lechosa abadea gogoratuko dau (aurtengo uztaileko oporretako argazkia).
Fraile marista abuztuaren 13an hil zan

Lekukotasuna Argentinatik

Beste alde batetik, parrokiak orainari begiratzen deutso baina begiak etorkizunean jarriz eta, honen haritik, Olatzek idatzitako lekukotasuna ezagutzera emon dau. Hogeta zortzi urteko neska honek esperientzia solidarioa bizitzen dihardu Maria de Belen Fundazinoan, Argentinako Goya urian. 

Olatz Neirak ahulezian dagozan familietako umeei eskola-laguntza eskaintzen dihardu eta esperientziak honetan laguntzen deutsola dino: “tener una visión más amplia de la vida , pero sobre todo, a entender, enfocar, intervenir y escuchar a las personas desde otras claves”.

Gutunean azaldu dauanez, detaile txikiak dira baloratuenak, bere laguntzaren jasotzaile diranak eremu apal eta gogorretatik badatoz be: “vivencias duras, donde hay ausencia de progenitores, imposibilidad de cubrir las necesidades básicas etc.”. Honen haritik, zera nabarmendu dau: “como la palabra de Dios de ayudar al prójimo es esencial para aportar un granito de arena en esta sociedad“.

Imagen de la misión de la fundación en la que está participando Olatz