Vicente Vide Eleizbarrutiko abadeak Basaurin jarduten dau pastoralgintzan eta irakasle da Deustuko Unibertsitatean.
Gaia interesgarritzat jota, parrokiako batzaorde eta ekipo ministerialetik dei egin dabe bertan parte hartzeko. Saioan “proposamen hau egingo da eta argibideak eskainiko dira, geure errealitatea kontuan hartuta gure alkarteetan ze jardunbide izan geinken ikusteko”.
Vicente Videri buruz
Elorrion jaio zan 1966ko otsailaren 2an. Teologia-katedraduna da Deustuko Unibertsitatetik. Erlejinoaren Filosifiaren, Hizkuntzaren Filosofiaren, Oinarrizko Teologiaren eta Agerkundea eta Fedearen irakasle Deustuko Unibertsitatean. Vide Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Eleizbarrutiko eta Deustuko Unibertsitateko Goi Institutuko zuzendaria da. Deustuko Unibertsitateko Teologia-Fakultateko dekanorde izan zan 2001etik 2004ra eta 2009tik 2015era eta Teologia Sistematikoa saileko zuzendari 2006tik 2009ra.
2003rik 2004ra eta 2010etik 2012ra Espainia eta Portugaleko Teologia-dekanoen batzordeko presidente izan zan. Gaur egun, Fedearen doktrinarako EGBeko gotzain batzordeko batzorde teologiko aholku-emoileko kide da.
Abenduaren erdian, Vide aita santuagaz izan zan, Erroman ospatu zan teologia-biltzarrean.