11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eratu da Durangokko Tabira Pastoral Barrutiko kontseilua
28.10.2024

Eratu da Durangokko Tabira Pastoral Barrutiko kontseilua

Urriaren 26an, ekitaldi esanguratsua ospatu zan Tabira Pastoral Barrutian. Alkarteak ibilbide barriari ekingo deutso, beraz, Txomin Alonso abadeak azaldu dauanez: "Frantzisko Aita Santuak proposatutako sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik, gogoeta egiteko eta alkarregaz etorkizuna planifikatzeko batu ginan".

Egunari hasiera emoteko, Luis Mari Vegak sinodo-seneko Eleizaren inguguan gogoeta egin eban. Berak azaldu dauanez, kontzeptu honek “alkarregaz bide egitera, Espiritu Santuaren gidaritzapean, alkarregaz bereiztera eta esku-hartzera garoaz”.

Tabira PB
Luis Mari Vega

Hainbat galdera aurkeztu zan. Nor gara? Ze bitarteko dogu? Ebanjelizatzeari begira, ze erronka dogu aurrez aurre? “Kontua ez da lehen egiten genduana beste barik barriro egitea, begi barriez begiratzea baino eta gaur Espiritu Santuak eskatzen deuskunera zabaltzea”.

Tabira PB
Erreferenteak eta parrokietako kontseiluetako kideak

Hirurogei lagun inguruk parte hartu eban ekitaldian: Parrokietako erreferenteak, parrokietako kontseiluetako kideak, askotariko pastoral arloetakoak, Caritasekoak, laikoen mobimentuetakoak eta ikastetxeetakoak. Amaieran, Pastoral Barrutiko kontseilua eratu zan, “urrats esanguratsua emonez gure alkartean lankidetza eta sinodo-sena sustatzeko”.

Tabira PB

Euren esanetan, “egitasmoa gauzatzea da gure egitasmoa. Orain alkarregaz aztertu, ebaluatu eta programatu egin behar dogu. Oinarri sendoa eta finkatutako pastoral tradizinoa doguz abiapuntutzat, baina badakigu gure errealitateetara moldatzea ezinbesteko dana. Gure egiteko ebanjelizatzailea eraginkorrago izan daiten eta Barri Ona leialtasunez jarraitu daian, datozan urteetan gidatuko gaituan egitasmo hau sinodo-seneko Eleiza izanez eratzea da gure eginkizun nagusia”.

“Alkarregaz bide egitea da gure erronka, presa barik baina eten barik aurrera egitea, Barri Onaren argitan eta EEEagaz bat egitasmo hori eratzeko. Alkarregaz eraikiko dogu etorkizuna, Jauna bidelagun eta gidari doguneko ziurtasunagaz”.

Parte del