ETPItik nabarmendu dabenez, maila guztiean anitza dan munduan, bizikidetza ezinbesteko eta erronka dala dinoe. Euren esanetan, “zerumuga honetan, erlejinoak hurreratzea edo urruntzea ekarri leike. Hego Amerikako hainbat herrialdetan eta Marokon bizi izan dan Cristobal Lopezek badaki erronka hau serio hartzea zer dan eta ezagutzen ditu aukerak eta zailtasunak. Bere esperientziak lagunduta, Bizkaiko errealitatetik gogoeta egingo dogu eta bakotxak bere ekarpena egin ahal izango dau”.
Izena emoteko: hemen.
Eleizbarrutiko ministerio ordenatuak ospatuko dituan gogo-jardunak gidatuko ditu.
Gainera, Rabateko kardinal-artzapezpikua gidari dala ospatuko dabez Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatutako gogo-jardunak urtarrilaren bigarren astean.
Cristobal Lopez ‘Los Ríos’ aldizkarian
‘Los Ríos’ Euskal Eleizbarrutietako Misinoek argitaratzen dauan aldizkariak alkarrizketa egin eutsan kardinalari 2021eko urrian (279). Bertan, Cristobal Lopezek bere “misiolari senaren” inguruan jardun eban. Bere esanetan, “kristauok, berez, misiolari gara, bestela, ez gara Kristoren jarraitzaile”. Adin txikikoen itzultzeari, migrazino-krisiari edo Afganistaneko egoerari buruz be jardun eban, besteak beste.
Alkarrizketa osorik:
Argizai eta Inurri eskaut taldeakaz
2023ko udan, kurtsoan migrazino-prozesuak eta erlejino arteko eta kultur arteko gertaerak landu ondoren, IV. bikaritzako eskaut taldeek -Argizai eta Inurri- lan-kanpamentuan parte hartu eben Rabaten, boluntario-lana eginez Lalla Meriemeko umezurztegian eta uri bereko Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan.
Cristobal Lopez Rabateko kardinalak solasean jardun eban online taldeagaz –Kongoko abadeen gogo-jardunak gidatzen ari zan-eta-. Gehiengo musulmana dauan herrialde horretan Eleiza Katolikoaren presentzia zertan datzan azaldu eta gazteen galderei erantzun eutsen.