04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren
27.07.2023

Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren

IV. bikaritzako Argizai eta Inurri eskaut taldeetako hogeta zazpi lagunek prozesu migratzaileen eta erlejinoen eta kulturen arteko hartu-emonen ingurukoak landu izan dabez kurtso osoan. Orain, Rabatetik bueltatu dira, Marokoko uriburuko Lalla Meriem umezurtz-etxean eta Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan boluntario lez jardun ondoren. Taldekideen erdiak umezurtz-etxeko ahalmen urriko ume eta gazteei laguntasuna eskaini deutse eta beste erdiak zuzenean ezagutu dau hainbat afrikar herrialdetako gazte etorkin errefuxiatuen egoera.

Esperientzia honi esker, Argizai eta Inurri taldeetako gazteek zuzentasunaren aldeko konpromisozko lekukotasunak ezagutu dabez lurralde hareetan.

Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinalak solasean jardun eban online taldeagaz -Kongoko abadeei gogo-jardunak emoten egoan-eta-. Gehiengo musulmana dauan herrialdean Eleiza Katolikoak dauan presentziaren ingurukoak azaldu eutsezan gazteei, honeen galderei erantzuteaz batera. 

Lan-kanpamentua Rabaten
Lan-kanpamentua Rabaten
Mons. Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinala gazteakaz solasean.

Osasun- eta farmakologia-arretarako egitasmoa

Taldeak, Galdakao eta Tabira Pastoral Barrutietako alkarteetan batutako 6.000 euro emon eutsazan Mons. Cristobali. Rabateko Caritasek etorkinakaz garatzen dauan osasun- eta farmakologia-arretarako egitasmoan erabiliko dau diru hori. Hain zuzen be, eskaut taldeetako kideek, Jean Philippe Gautier egitarauaren arduradunaren eskutik, zuzenean ezagutu eben gazte horreen egoera. 

Oscar Eone abadeak katedralean egin eutsan harrera taldeari eta, kardinalak azaldu eutsanaren haritik, Eleiza Katolikoak Marokon dauan presentziaren zentzua azaldu eutsen.

Iaz Asisen bizi izan eben esperientziatik ezaguna daben instituko Mariaren Misiolariak franziskotar monjek be harrera egin eutsen taldeari. Euren bokazinoaren lekukotasuna emoteaz gainera, monjek Rabaten egiten dabezan jardueren esperientziak kontatu eutsiezan. 

Lan-kanpamentua Rabaten

Bitxikeria ebanjelizatzailea

Itzuleran gertatu zan. Martin hegaldi-laguntzaileen buru eta eskautak megafonia bidez eskaini eban bizi izandako esperientziaren laburpena, eta dei egin eban lagun bakotxan konpromiso eraldatzailea hartu daian. Gonzalo Eguia laguntzaileak azaldu dauanez, “bidaiari guztien txalo-zaparradak berretsi eban bestelako mundua, Jesusen estiloko mundua, posible dala”.

Lan-kanpamentua Rabaten

Rabatetik bueltan, gazteek guztiz positibotzat jo dabe esperientzia. Errealidade harek sakon interpelatu ditu eta esan dabenez, bizi izandako guztia barruratu egin gura dabe, “konpromiso pertsonal bihurtu daiten hemen eta orain”. 

Una de las imágenes del grupo