04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen
27.07.2023

GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen

Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Bilboko taldea VIseuko Eleizbarrutira joan da eta hango familiek egin deutse harrera. 

“Atzo bidaia, arazo barik, dana ondo”, dino Bittor Madariaga Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako gazteen saileko kide eta taldeko laguntzaileak. Bere esanetan, “hara heldu eta boluntarioak arduratu ziran harreraz eta antolaketaz. Talde txiki bitan banatuta gagoz leku bitan”. 

Atzoko egunez, harreraren ostean, otoitz egin eben eta aurkezpen-jolasak burutu ebezan, Gaur, bisitaldi turistikoak egingo dabez inguruan, besteak beste, bainuetxe bat ikusteko.

On Joseba Segura gotzainak uztailaren 29an egingo dau bat Bilboko Eleizbarrutiko taldeagaz. 

Uztailaren 30ean -domekaz- atarako dira Eleizbarrutiko gainerako partaideak. Hainbat leku eta taldetako pertsonak dira bidaian doazanak, esate baterako, mobimentuetakoak: Eskaut, Hakuna, Effeta, JOC…; parrokietako taldeetakoak: Abando-Albia, Basauri, La Peña, Mesedetako Ama, Orozkoko San Migel, Tabira, Lea-Artibai, Oiz-Anboto, Sestao, Barbealde, Sopelana, Getxo-Algorta, Karmeneko Ama; Sortze Garbia ikastetxekoak, txinatar alkartekoak eta Eleizbarrutiko Seminariokoak, besteak beste. Eleizbarrutiko hainbat abade be joango da Portugalera.

Uztailaren 31an alkartuko dira Estorilen Espainiako hainbat lekutatik GMEan parte hartzera joan diran taldeak. 

Parte del grupo en un colegio de San Pedro do Sul, localidad donde están alojados