05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Abuztuan, 700 lagun batuko dira HOACen batzar nagusian
28.07.2023

Abuztuan, 700 lagun batuko dira HOACen batzar nagusian

"Zubiak eraikiz, harresiak botaz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz" goiburuaren haritik Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko militanteek XIV. Batzar Nagusia ospatuko dabe Segovian, abuztuaren 12tik 15era. Bertan izango da zenbait artzapezpiku, gotzain eta eleiz mobimentuetako arduradun, tartean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

Batzar nagusia, mobimentuaren bizitzako une nabarmena da eta egundoko aukera militanteak alkartu daitezan eta alkarbizitza landu daien. Hain zuzen be, 41 Eleizbarrutitako HOAC mobimentuko 700 militante batuko da, besteak beste, Bilboko 31.

Mª Mar Gonzaez Konpromiso eta Nazinoarteko Harremanetarako arduraduna

Batzar Nagusian, hitzemote eta harrera ekitaldia egingo da eta bertan Mª Mar González Gomez Bilboko Eleizbarrutiko militanteak bere gain hartuko dau Konpromiso eta Nazinoarteko Harremanetarako arloko ardura. Datozan lau urteetan, Madrilen, HOAC mobimentilp Bazorde Iraunkorrean, garatuko dau Eleizaren eta lanaren munduaren aldeko zerbitzu eta erantzukizuna. 

Batzar nagusiak mobimentuaren datozan lau urtetarako erronka, lehentasun eta proposamenei buruzko hartu-emonen eta erabakien inguruan jardungo dau. Azaltzen dabenez, “errealidadeari, militanteen konpromisozko esperientziari eta Eleiza lez dituan erronkei begirada sinisteduna zuzenduz, egundoko gizarte arrakalak, desbardintasunak eta bidegabekeriak agertzen dituan munduan. Eta inguruabar guzti horreek langileen eta lanaren munduan eragin handia dabela ikusita, Jesukristok proposatzen dauan gizatasunezko egitasmoaren lekuko eta bultzatzaile izatea funtsezko dala sinistuta”.