29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat
28.07.2023

Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat

Ekainaren amaieratik hasita, VI. bikaritzako gazteek udako hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dabe -emon izan dogu batzuen barri bide honetatik...-. Erandio-Astrabuduako Ekintza Katolikoa eta Sopelako Elaiak taldea izan ziran goiztiarrenak eta, esate baterako, lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra Santibañez de Zarzagudan (Burgos) izan ziran konbibentzian eta bigarrenek ohiko jarduerak garatu ebezan ekainaren 22tik 29ra, San Pedroren omenezko jaiakaz bat eginik.

Gero, Elaiak taldekoek kanpamentua egin eben Trianon (Arboleda) Pastoral Barruti bereko Izarberri taldeagaz (Plentzia), uztailaren 3tik 8ra. Eta udaldi bizi-biziari amaiera emoteko, talde biek Donejakue Bidea egin dabe uztailaren 18tik 21era, hain zuzen be lau etapa burutuz Laredo eta Boo e Pielagos bitartean (Santanderretik). Arduradunen esanetan, “uda bete-betea izan da talde biontzat”, baina merezi izan dau ahaleginak, emaitza oso ona izan da-eta: “famiilek esker ona adierazo deuskue seme eta alabak hain pozik ikusteagaitik eta begiraleen lanagaitik”. Areeta-Romo PBko Bidazti talde hasibarriko hainbat gazte be -aurreko kurtsoan baino gehiago- konbibentzian egon da uztailaren 3tik 7ra Balmasedan. Partaidetzak gora egin izanak, euren ustez, “taldeko arduradunen lana frutuak emoten ari dala erakusten dau”. PB bereko Ziztu Bizian eskaut taldea Tormesera (Burgos) joan zan kanpamentuan uztailaren 1etik 15era. 

Udako jarduerak. VI. bikaritza
Elaiak eta Izarberri taldeetako hainbat erromes Donejakue Bidean
Udako jarduerak. VI. bikaritza
Elaiak taldeko neska-mutilak Trianon, kanpamentuaren hasieran
Udako jarduerak. VI. bikaritza
Izarberri taldeko neska-mutilak Trianoko kanpamentuaren hasieran
Udako jarduerak. VI. bikaritza
Izarberri taldeko nagusiak Galdamesen mendiz mendi egin eben egun biko kanpamentu ibiltariaren hasieran

Bihar, hiru kanpamentu amaituko dira

Eskubeltz (Algorta) eta Txispeleta eskaut taldeek eta aisialdiko Biltoki taldeak (Leioa) amaiera emongo deutse udako jarduerei, hain zuzen be, bihar, uztailak 29. Lehenengo taldea, Loma de Montijan (Burgos) egon da eta beste biak Araban.

Udako jarduerak. VI. bikaritza
Bidazti taldeko neska-mutilak La Garbeako (Balmaseda) kanpamentuan

Boluntario-lana

Aparteko aitamena merezi dabe Trebeak taldekoek burutu dabezan boluntario-lanek. Algortako talde honetako kideak Alhucemasen izan dira uztailaren 9tik 22ra uri haretako Hirukoiztarrakaz. Gonzalo Loza begiralearen esanetan, esperientzia, “zoragarria” izan da. Txispeleta taldekoek Karidadearen Misiolariei lagundu deutse Madrilen, uztailaren 17tik 23ra. Baliabide bako pertsona nagusien egoitzan eta VIH gaixoenean lagundu dabe. Taldeagaz izan dan Jose Eizaguirreren esanetan, “harro egoteko moduko lana egin dabe”. 

Udako jarduerak. VI. bikaritza
Elaiak taldeko neska-mutilak Trianoko kanpamentuan
Udako jarduerak. VI. bikaritza
Txispeleta taldeko Trebeak adarreko kideak Karidadearen Misiolarien Madrileko egoitzan.

Kurtso honetan, Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguna (GME) dala-eta, VI bikaritzako gazteentzako udako jarduerak luzatu egingo dira apur bat. Mungia, Sopela, Algorta eta Areetako Kristau Sarbideko taldeetako gazteak doaz aurtengo ekitaldira eta, batez be Areeta ingurutik, unibertsitatean dabilen gazte ugari be han izango da. Arduradunen esanetan, “kurtsoari amaiera bikaina emongo jako. Hurrengoa, oporrak amaitzeaz batera hasiko da, VI. bikaritzako gazteen taldeek programazinoa egiteko ospatuko daben asteburuan”.

Udako jarduerak. VI. bikaritza
Txispeleta taldeko Trebeak adarreko gazteak Madrileko egoitzan
Los peregrinos de Elaiak e Eizarberri se disponen a cruzar en barco de Laredo a Santoña