BAMeko ikasle eta irakasleek partaideen esperientzia erlijiosoa entzuteko aukera izan eben: zelan laguntzen deutsen pertsonei fedearen eta espiritualtasunaren arloan, baterako ze lan egiten daben alkar ezagutzeko, hartu-emon ekumenikorako eta parte hartzen daben eremuetan bizikidetzari eta herritarrei egiten deutsien ekarpena.
Desbardintasunen eta baterako lanaren aberastasunaren garrantzia nabarmendu eben, etorkizunean irakasle izango diranei dei eginez gizartearen aniztasunaz, erlejino-aniztasunaz, jabetzeko eta onartzeko, “batzen gaituen gauzez baliatu eta alkarregaz mundu hobea eraikitzeko”.