Barriak
Etiquetado como: Heziketa
'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena
1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban, kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, …
Erlejinoarteko mahai-ingurua BAM Irakasle Eskolan
GAEA (Gaitasun Akademikoaren Eleiz Autorpena) emoten dan Erlejinoaren pedagogia eta didaktika irakasgaiari lotuta, erlejinoarteko mahai-ingurua ospatu da Derioko "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM). Honeek izan dira partaideak: Carmen Lozon Bahai alkarteko kidea, Aita Petru Eleiza Ortodoxoko kidea, Silvano Tanon Eleiza Ebanjelikoko kidea eta …
Rakel Mateo triatoilari paralinpikoa eta Aitor Alapont enpresaria, 2024ko 'Gazte Role Model'
Gaur arratsaldez, "Gazte Role Model" sariak banatuko dira Begoñazpi ikastolan. Sarien XV. ekitaldian, Rakel Mateo bizkaitar triatloilariak eta Aitor Alapont enpresariak jasoko dabez autorpenak. Lehenengoa, hamargarren postuan geratu zan Parisen ospatu diran olinpiadetako paratriatloian eta bigarrenak P4Q bizkaitar multinazionala fundatu dau beste batzukaz batera. Euskadiko …
Somorrostro ikastegiaren egitasmoa Senegalen ortuak ureztatzeko
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiko Energia Barriztagarriak irakasgaia ikasten diharduen ikasleek eguzkia eta haizea buztartzen dituan prototipoa egin dabe ura gezatzeko. Oinarrizko osagaiak eta energia barriztagarriak erabili dabez eta euren lan honegaz 30.000 biztanle baino gehiago batzen dabezan 30 herrixkez osatutako Senegaleko …
Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean
Heziketa eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatu dau bihar, otsailak 14, Madrilen amaituko dan "Eleiza heziketan" biltzarra. Biharko saioan zein Bartzelonan hasi ziran aurreko saioetan, Bizkaiko kristau seneko heziketa-arloko ordezkaritza zabalak parte hartu izan dau. Biharko saioan, hogeta hamar lagun inguruko taldeak parte hartuko dau, On Joseba Segura BIlboko gotzaina …
Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan
Bihartik -otsailak 7, eguaztena- hilaren 24ra arte, zabalik izango da 2024-2025 ikasturterakoLehen, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea EBI sareko (Elizbarrutiko Ikastetxeak)17 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.
San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau
Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez …
Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena
Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da
Urtarriletik hasita, Bilboko Gotzaitegiak bere gain hartu dau Barakaldoko Colegio La Inmaculada (MSJO) Ikastetxearen heziketa-kudeaketa eta berau EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean sartuko da. Mª Carmen Ruiz ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, "misiolarion giza bitartekoen gutxiagotze nabarmenak eragindako egoera izan da batik bat erabaki hau hartzera eraman …
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.



