Barriak

Etiquetado como: Heziketa

03.03.2026

'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena

1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban,  kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, …

08.04.2025

Erlejinoarteko mahai-ingurua BAM Irakasle Eskolan

GAEA (Gaitasun Akademikoaren Eleiz Autorpena) emoten dan Erlejinoaren pedagogia eta didaktika irakasgaiari lotuta, erlejinoarteko mahai-ingurua ospatu da Derioko "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM). Honeek izan dira partaideak: Carmen Lozon Bahai alkarteko kidea, Aita Petru Eleiza Ortodoxoko kidea, Silvano Tanon Eleiza Ebanjelikoko kidea eta 

04.12.2024

Rakel Mateo triatoilari paralinpikoa eta Aitor Alapont enpresaria, 2024ko 'Gazte Role Model'

Gaur arratsaldez, "Gazte Role Model" sariak banatuko dira Begoñazpi ikastolan. Sarien XV. ekitaldian, Rakel Mateo bizkaitar triatloilariak eta Aitor Alapont enpresariak jasoko dabez autorpenak. Lehenengoa, hamargarren postuan geratu zan Parisen ospatu diran olinpiadetako paratriatloian eta bigarrenak P4Q bizkaitar multinazionala fundatu dau beste batzukaz batera. Euskadiko …

05.04.2024

Somorrostro ikastegiaren egitasmoa Senegalen ortuak ureztatzeko

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiko Energia Barriztagarriak irakasgaia ikasten diharduen ikasleek eguzkia eta haizea buztartzen dituan prototipoa egin dabe ura gezatzeko. Oinarrizko osagaiak eta energia barriztagarriak erabili dabez eta euren lan honegaz 30.000 biztanle baino gehiago batzen dabezan 30 herrixkez osatutako Senegaleko …

23.02.2024

Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean

Heziketa eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatu dau bihar, otsailak 14, Madrilen amaituko dan "Eleiza heziketan" biltzarra. Biharko saioan zein Bartzelonan hasi ziran aurreko saioetan, Bizkaiko kristau seneko heziketa-arloko ordezkaritza zabalak parte hartu izan dau. Biharko saioan, hogeta hamar lagun inguruko taldeak parte hartuko dau, On Joseba Segura BIlboko gotzaina …

06.02.2024

Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan

Bihartik -otsailak 7, eguaztena- hilaren 24ra arte, zabalik izango da 2024-2025 ikasturterakoLehen, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea EBI sareko (Elizbarrutiko Ikastetxeak)17 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.

09.11.2023

San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau

Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez …

12.05.2023

Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

12.01.2023

Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da

Urtarriletik hasita, Bilboko Gotzaitegiak bere gain hartu dau Barakaldoko Colegio La Inmaculada (MSJO) Ikastetxearen heziketa-kudeaketa eta berau EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean sartuko da. Mª Carmen Ruiz ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, "misiolarion giza bitartekoen gutxiagotze nabarmenak eragindako egoera izan da batik bat erabaki hau hartzera eraman …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2610 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

Emaitzak orrialdeka