28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Kultura 5 San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau
09.11.2023

San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau

Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez aukera barriak eskaini gura jakez afrikar kontinenteko lanbide heziketako ikasleei.

Alfredo Garmendiak San Viator ikastetxeko sail internazionaleko arduradunak eta Quique Mianak Zaragozako CEO de Mundus, SAAM egitasmoaren hastapenak azaldu dabez eta gaur egunera arteko ibilbidea, emaitza positiboak jasoten ari direla nabarmenduz.

SAAM  Egitasmoa San Viator
Kerman López bikario nagusia

Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak egin deutse ondo etorria partaideei gotzainaren eta Eleizbarrutiaren izenean. San Viator ikastetxearen historia azaldu dau. Herrietan bakarrik oinarrizko heziketa emoten zan sasoian, bestelako heziketa jarri zan martxan eta holan ikasleek ez eben Bilbora joan beharrik.

SAAM  Egitasmoa San Viator

María Gomez Ortueta Erasmus + SEPIE agentziako Vet Europass unitatekoaj Erasmus egitarauaren inguruan jardun dau, “bizitzak aberasten eta buruak irekitzen” dituala esanez. Ricardo Lamadrid Teknologia eta Ikaskuntza Aurreraturako Eusko Jaurlaritzako Saileko zuzendariak bere saileko hainbat egitasmoren barri emon dau nazioartekotze, barrikuntza eta irakasleen heziketarako egitasmoak azaltzeaz batera.

Jardunaldiaren amaieran, hainbat txosten aurkeztu da eta mahai-inguruak izan dira, eretxi eta esperientziak batera jarteko.

2022an

Orain dala urtebete, SAAM egitasmoaren barruan, Malawiko Don Bosco Youth Technical Instituteko 14 ikasle eta irakasle bi  gure Eleizbarrutian izan ziran hilabetez.

SAAM  Egitasmoa San Viator

Historia

Sopuertako San Viator ikastetxea Eleizbarrutiko ikastetxeen EBI sarean dago eta baita lanbide heziketarako ikastegien sarean be. Europako Batzordeak aukeratu eban mobikortasunerako egitasmo eredua garatzeko, Afrikako LHrako hsziketa sistemak hobetzeari begira.

LHaren arloan Erasmus egitasmoa gauzatzeqa pentsatu zan eta igeniaritza, turismoa, ostalaritza eta nekazaritza aukeratu ziran horretarako.

Lau urterako egitasmoa da eta honeek dagoz tartean: Angola, Benin, Burkina Faso, Cabo Verde, Kamerun, Txaad, Boli Kosta, Eritrea, Kenya, Liberia, Malawi, Mali, Nigeria, Senegal, Sudán y Túnez. Por la parte europea participan Alemania, Bélgica, España, Finlandia, Frantzia, Grezia, Italia eta Portugal, 35 bazkidegaz eta atxikitako 50 ikastegi ingurugaz.