08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta
10.11.2023

Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta

Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, "gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku". Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau alkarteko kide guztientzat zabalik dago. Aldez aurretik izena emon behar da esteka honetan.

 

Frantzisko Aita Santuak deituta, azaroaren 19an, Pobreen Munduko VII. Eguna ospatuko da.

Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak deialdia egin dau, egun hori dala-eta, BIlboko Eleizbarrutian egingo diran jardueretan parte hartu daigun.

Alde batetik, keinu solidarioa egingo da eta bere oinarria, bikarioaren esanetan, “kurtsoaren hasieran erabilitako karteleko irudia da, baina gauza bat aldatuta: arrosa-leihoari begira dagozan pertsonak silueta erara agertzen dira. Eta hauxe da proposamena: gure inguruko pobretasunei begiratu, kartelean besarkatuta dagozan pertsonen silueta zuriak bete, izenak eta aurpegiak jarriz eta euren sufrimentua aritzeko konpromisoa hartzeko bideak arakatu. Aurkeztu eizuez kartel ‘barri’ honeek azaroaren 19ko ospakizunetan”.

Topaketa Errekalden

Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Sebastián Mora Comillaseko Pontifize unibertsitateko irakasleak berbaldia emongo dau Errekaldeko parrokian, 10:00etan.

Jardunaldian, hamaiketakoa egingo da eta bertaratutakoek salda hartuko dabe “jaki xumea, egunaren beraren zeinu lez”. Bakotxak bere katilua eroatea proposatzen da, “ontziak dirala-eta, gasturik ez egin eta, aldi berean, kontsumo arduratsua sustatu daigun”.

Bikario nagusiaren esanetan, “taldean edo bakarka lantzeko prestatu diran lagungarriak baliagarri izan daitekez Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren bigarren urte honetan izan gura dogun eta alkarte abegitsu eta barneratzaile izatera eroan behar gaituan begiradan sakontzeko”.

https://youtu.be/W8RmAXeLSWs
Reportaje de archivo (Sebastián Mora en un encuentro con entidades sociales de Iglesia en 2018)