09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Biktimen lekukotasunak BAMen
11.11.2023

Biktimen lekukotasunak BAMen

Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.

Biktimen lekukotasunei esker, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek euren sufrimenduak ezagutu dabez eta “euren senide eta lagunen heriotza bortitzak eragindako egoera gorroto barik bizitzako egin behar izan dabezan ibilbideak”. Lekukotasunak emotea, gainera, oroimena egiteko era da, “gertqtu zana gororatzeko eta bake eta bizikidetzarako oinarriak jarteko”, azaldu dau Belen Rodero pastoraltzarako eta unibertsitate hedapenerako BAMeko arduradunak.

Lekukotasunak entzun ebezan ikasle eta irakasleek esker ona adierazo deutse Jorge, Nerea, Abel eta Mª Carmeni euren ausardiagaitik, jasandako atsekabea eta suspertzeko egindako bidea azaltzeagaitik. Euren kontaketak “zirrara handia eragin deutse. Indarkeriari zilegitasuna kentzeko era da eta bizi izateko eta giza eskubideez gozatzeko eskubideari dagokion garrantzia emoteko aukera”.

ADI-ADIAN egitaraua

Pastoral arlotik bultzatutako eta Antropologia. Gizartea eta Eskola eta gertaera erlijiosoaren Fenomenologia irakasgaien curriculumetan txertatutako jarduera hau adi-adian egitarauaren barruan garatzen da hiru alditan: lehenengo, BAMeko irakasleek lagunduta, testuinguru historiko eta etikoan kokatzen dabe gaia giza eskubideen ikuspuntutik. Bigarrenik, biktimaren lekukotasuna entzuten dabe. Hirugarrenik, lekukotasunaren oihrtzunak jaso eta esperientzian sakontzen dabe bakarka eta irakasle ikuspuntutik.

Ekimen honek omenaldi bihurtu gura dau biktimentzat, lekukoentzat eta bake eta bizikidetzaren eraikuntzarako ereduentzat. Belen Roderok nabarmendu dauanez, “ikasleek euren lanbide izango dan horri jarrera eta balio jakin batzuk eransten deutsaz, sufrimentua ulertzeko eta bakegile izaten, demokrazia sustatzen eta memoriadun etorkizuna eratzen lagunduko deutsenak”.

Oroimenaren Eguna

Atzo, Oroimenaren Eguna, gotzaina buru eban Eleizbarrutiko ordezkaritzak Udalak antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu eban.

Oroimenaren Eguna 2023
Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko saileko koordinatzaile barria, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Juan Mari Aburto alkatea.
Un momento del testimonio de Mari Carmen Hernández