28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abesbatzen emonaldiak Portugaleten
09.11.2023

Abesbatzen emonaldiak Portugaleten

Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.

Bihar -barikua-, Andra Mari basilikan iluntzeko zorzietan jardungo dabe: ‘los Barbis’ taldeak, ‘Sorozabal’ abesbatzak, ‘Salazar’ abesbatza, ‘Pleamar’ koralak eta Portu-Castilla koralak.

Eta domekaz, ordu eta leku berean, beste honeek: ‘Elai Alai’ orfeoiak, ‘Herriko Abestiak’, Santa Maria koralak eta  ekitaldira gonbidatutako Repelagako nagusien etxeko Villanueva abesbatzak.

Parte de los encuentros tendrán lugar en Santa María.