04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak Oroimenaren Eguneko lore-eskaintzan parte hartuko dau
09.11.2023

Gotzainak Oroimenaren Eguneko lore-eskaintzan parte hartuko dau

On Joseba Segura gotzaina buru izango dauan Eleizbarrutiko ordezkaritzak parte hartuko dau bihar, azaroak 10, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen aldeko omenaldi eta oroipenerako BIlboko Udalak antolatu dauan ekitaldian. Oroimenaren Eguna dala-eta, lore-eskaintza egingo da bihar eguerdiz, Bilboko Doña Casilda parkeko pergolaren ondoan dagoen monolituaren inguruan. Ekitaldi ireki honetan, Joan Maria Aburto alkartea izango da buru eta Udalbatzak eta Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao taldeko kideak izango dira bertan. Eskolapioen ikastetxeko eta Artxandape Eleizbarrutiko ikastetxeko ikasleek prestatutako idazkiak irakurriko dira, "Bilboko biktimen atsekabea eta oraintsu arte bizi izan dogun terrorismo eta indarkeria politikoa gazteei agertzera emoteko".

Bilboko Udalak eta Bake eta BIzikidetzarako Foro Bilbao taldeak hainbat jarduera antolatu dabe aste honetan bihar ospatuko dan Oroimenaren Eguna dala-eta. Foro hori 2017.eko urriaren 16an sortu zan eta bake eta biktimek, talde politikoek eta bizikidetzaren arloan aditu diran pertsonek osotzen dabe.

Bihar, goizeko 12:00etan, lore-eskaintza egingo da eta Bilboko ikastetxe bitako ikasleek idazki batzuk irakurriko dabez. Biktimei egingo jaken omenaldian Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza izango da, hain zuzen be, On Joseba Segura gotzaina bera, Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko koordinatzaile barria eta Galo Bilbao batzordeko kide eta Eleizbarrutiko ordezkaria Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao dalakoan.

Oroimenaren Eguna 2022
Gotzaina, 2022ko lore-eskaintzan

Biktimen lekukotasunak BAMen

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) bat egin dau Oroimenaren Eguna dala-eta antolatutako jarduerakaz. Irakasleen Unibertsitate Eskolan, lau biktimek lekukotasuna eskaini dabe ikasleen aurrean. Atzo, Angel Uceda eta Carmen Hernandez izan ziran.

Lekukotasuna BAM
Abel Uceda, Balo Bilbao BAMeko irakasle eta Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao dalako taldeki kidearen ondoan
Lekukotasuna BAM
BAMeko ikasleak Mari Carmen Hernandezen lekukotasuna entzuten

Bake eta Adiskidetzerako batzordean prestatutako lagungarriak

Aste honetan jakitera emon dogunez,Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak otoitzaldia prestatu dau Oroimenaren Egunerako. Beste alde batetik, Erandioko parrokietan eta Bilboko Sortze Garbia eleizan, Bake eta Adiskidetzerako taldeek be antolatu dabez jarduerak Oroimenaren Eguna dala-eta.