03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Fabio Moreno umea gogoan izango dabe Erandio eta Astrabuduan
06.11.2023

Fabio Moreno umea gogoan izango dabe Erandio eta Astrabuduan

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik dei egiten dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren inguruan antolatu daitezan ekitaldietan parte hartzeko. Aitatutako sailetik, bakarka, taldean edo alkartean egin daiteken otoitzerako proposamena aurkeztu dabe: aquí. Gainera, Erandioko Astrabuduako San Lorentzo eta Alzagako San Agustin parrokietako bake eta adiskidetzerako taldeek lagungarriak prestatu dabez taldeetan lantzeko eta gaur iluntzeko 19:00etan Eukaristia ospatuko da San Agustin parrokian Fabio Moreno umearen oroimenez, bere hilketaren 32. urteurrena ospatzean. Bihar -azaroak 7, martitzena- barriro gogoratuko dabe Fabio San Lorentzo parrokian 19:00etan ospatuko dan Eukaristian.

Eta azaroaren 12an, domekaz, ospakizun bereziak izango dira parrokia bietan, euren esanetan, “gure herrian, ekologiaren eta bakearen aldeko borroketan sortutako biktimei abegi eginez”. Datorren asteburuko Eukaristietan, San Agustin eta San Lorenzo parrokietan Anton Fernandez eta Josu Murueta gogoan izango dabez. Honeek, “gure herrian, jasaten ari ginen isurketa kutsagarriak salatzeko protestetan indarkeria jasan eben poliziaren aldetik 1969an”. Bake eta Adiskidetzerako parrokia biotako taldekideen esanetan, ekologiaren eta danona dan etxearen alde dagoz, baina borroka honek, batzuetan, biktimak eragin ditu. Josu eta Anton dira “borroka horreen biktima eta eurak gogora ekartean, Jaunak gure esku jarri dauan eta danona dan etxeagaitik eskerrak emon gura doguz, mundua zaintzeko eta ondorengoei mundu hobea izteko gauza izan gaitezala eskatu gura deutsagu”. 

Ekitaldia Bilboko Sortze Garbia parrokian