09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkartezain barriak Meatze inguruko parokietan
06.11.2023

Alkartezain barriak Meatze inguruko parokietan

Taldean egindako gogoetaren eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik burututako urte biko heziketaren ostean, zapatuz ospatu zan Meatze ingurua Pastoral Barrutiko parrokietarako 8 erreferenteren eta 17 bitartekoren bialketa. On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eleizkizunean, Muskizeko San Joan Bateatzailea parrokian, PB 180 lagun bertan zirala.

Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak azaldu dauanez, parrokietako alkartezain barrien bialketan gertutasuna eta etxekotasuna sumatu ziran: “aurrerantzean be, Jaunaren Espirituaren indarra sentitu gurako geunke jarduera ebanjelizatzailea garateko eta fedearen bizipena sustatzeko Meatze inguruan”.

Meatze ingurua

Azaldu dabenez, kurtso honetan, parrokietan banatu ziran “zintzarriak” egingo deutse lagun, nahi argi bategaz: “Lurra esnatzeko, izadia birsortzeko dei diran lez, gure alkarteen nahia irudikatu gura dabe, gure zentzumenak esnatu eta entzun daien eta gure sentiberatasuna biztu daiten, gure inguruan dardarka ari dan hainbeste eta hainbeste ezkila ezagutzeko, bereizteko eta onartzeko”.

Meatze ingurua

“Jesusen harrera eta entzute paregageak gogoan, bizitu daigun gure alkarteen abegiaren berotasuna eta ozen durundi egin daien askotariko zintzarriek, Erreinuaren mezua hedatu gura dogun gizabanako eta taldeen aberastasunaren adierazle. Mila kolore dantzan bihotzetan…”.

Agurrak eta harrerak:

Meatze ingurua

Ospakizunean, aurrerantzean Pastoral Barrutian izango ez diran eta beste pastoral jomugaren bat izango daben Alex Andreu eta David Garrido agurtzeko be balio izan eban. Urte luzez inguruan izandiran eta ateak itxi dabezan biziera sagaratuko alkarte biri be agur egin eutsen: Montpelierreko monja frantziskotarren Urtuellako alkarteari eta Mariaren Aurkezpena monjen Muskizeko alkarteari..

Hiru laguni egin eutsen harrera: abadeen taldeko kide izango dan Rolan Mpiari, Pastoral Barrutian laguntzaile lanetan jardungo dauan Krzysztofi eta helduak eta familia saileko arduradun izango dan Fran Albalari. Gaizka Egaña abadegaia be Pastoral Barruti honetan izango da bere heziketa aldian aurrera eginez.

Meatze ingurua
Meatze ingurua