04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian
07.11.2023

Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian

"Adimen artifizialaren erronkak" goiburuaren haritik ospatuko da bihar -azaroak 8 eguaztena-, mintegia, Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta.  Konputazino-zientzietan eta Teknologian doktore eta eraldaketa digital eta adimen artifizialean aditu dan Alex Rayonek eta ekonomilari, Chicagoko unibertsitatetik Teologian doktore eta erronka teknozientifikoetan eta euron erronka etikoetan aditu dan Gaspar Martinez eleizbarrutiko abadeak jardungo dabe hizlari lez. 

Gaspar Martinez
Gaspar Martinez

Azaldu dabenez, “gure gizartean Adimen Artifiziala (AA) ezartzeak dakarzan erronka nagusiak aztertzea” da mintegiaren helburua.

Saioa, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4) izango da bihar -azaroak 8, eguaztena-, 19:00etan.

Barandiaran Kristau Alkartea profesional katolikoen nazinoarteko mobimentuaren Bizkaiko taldea da eta MIIC-Pax Romana Euskadiren barruan dago.

AA Eleizbarrutian

Bilboko Eleizbarrutiak joan dan maiatzean antolatu eban AAri buruzko jardunaldia. Hain zuzen be, Aita Santuak Bakearen Munduko Egunerako (2024ko urtarrilak 1) mezua gai horren ingurukoa da: ‘Adimen Artifiziala eta Bakea”.

Adimen Artifiziala gaurkotasunez betetako gaia da eta Bilboko Eleizbarrutian be biztu dau jakin-mina. Joan dan maiatzean, Kultur Erakundeen Mahaiak antolatuta, alkarrizketa irekia antolatu zan. Partaide izan ziran, Jose Antonio Lozano (Konputazinoaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean katedraduna UPV-EHUn eta Matematika Aplikatuen Ikerketarako Zentroko Zuzendari Zientifikoa), Xabi Uribe-Etxebarria (CEO eta @xherpa-ai dalakoaren sortzailea), Daniel Innerarity (Florenciako Europako Institutu Unibertsitarioko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularra), Leticia Soberon (Komunikazinorako Vatikanoko Dikasterioko kidea) eta Josep Lluis Mico (Blanquernako Ramon Llull Komunikazino-fakultateko Dekanoa). Ekitaldia osorik: hemen

https://www.youtube.com/embed/I9DqtbbysG4
https://youtu.be/2Dag2aq4unI
Alex Rayón