09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko berbaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
06.11.2023

Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko berbaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarea erakundetik Jesus Umearen Teresa Doneari, "gure sasoiko Santari" buruzko berbaldia antolatu dabe. Gaur iluntzeko 19:30etan izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Jesusen Umearen Teresa Donearen jaiotzaren 150. urteurrena dala-eta, argitaratu barri dan Frantzisko Aita Santuaren "C'est la confiance" gutun apostolikoaren haritik ospatuko da. 

Jose Mª Alsina Roca Schola Cordis Iesuko presidente eta Abat Oliva Unibertsitateko errektore erretiratuak eskainiko dau gaurko berbaldia.

Otoitzerako Munduko Sarea, Bizkaian

Orain dala hilabete batzuk hasita, Lujan Mejias da Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sareko Eleizbarrutiko zuzendaria. Lehenengo aldiz ezarri da mandatu hau Bilboko Eleizbarrutian, hemen aita santuak hilero bere otoitzean jasoten dituan asmoak zabaltzeko.

Lujan Mejiasek bere eleiz eta bizitzako ibilbidearen inguruko xehetasunak emon ebazan Alkarren Barri-Comunicación aldizkariari eskainitako alkarrizketan:

Luján Mejías