07-02-2023 Martes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Malawiko 16 lagunek San Viator ikastetxearen egitasmo baten parte hartzen dihardue
25.11.2022

Malawiko 16 lagunek San Viator ikastetxearen egitasmo baten parte hartzen dihardue

Don Bosco Youth Technical Institute en Lilongweko (Lanbide Heziketa elektrizitatean eta automobilgintzan) 14 ikaslek eta irakasle 2k SAAM egitasmoan parte hartzen dihardue egunotan. Egitasmo horren barruan dago, hain zuzen be, EBI sareko Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxea. Hilabete iraungo dabe hemen, zehazki, abenduaren 17ra arte. Taldeak Bilboko San Adrian parrokiako lokaletan hartu dau ostatu egun horreetarako. Mertxe Santoveña ekintzailetza eta komunikazinorako San Viator ikastetxeko arduradunak azaldu dauanez, ikastetxeko kide eta irakasle boluntarioei esker garbitu eta atondu dira lokalak, guzti honeen "laguntza funtsezkoa izan" dalarik. Egunotan, Bizkaian bisitak egiten eta gaztelaniazko eskolak hartzen dihardue eta LHko askotariko tailerretan txertatuta dagoz.

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean eta Lanbide Heziketarako Ikastegien sarean (HETEL) dagoan Sopuertako San Viator ikastetxea Europar Batzordeak aukeratu eban Lanbide Heziketako mugikortasun-egitasmo pilotua burutzeko Afrikan. Afrikako 17 herrialdetan LHko heziketa-sistemak hobetzen laguntzea da egitasmo honen xedea eta, aldi berean, heziketaren eta lan-merkatuaren arteko lotura hobetzea, 300 gazte afrikarri europar enpresetan praktikak egiteko aukera emonez.

Ikasleek Europara eta Afrikara bidaiatuko dabe ekimen honen bidez. San Viator ikastetxeak koordinazino-lanak egiten dihardu Europako zortzi herrialdetako -Belgika, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Malta, Portugal eta Espainia-  eta Afrikako 17 herrialdetako -besteak beste, Kamerun, Sudan, Kenya, Liberia, Benin, Malawi, Eritrea edo Nigeria- 32 erakundez osatutako alkartean

DOSSIER-DE-PRENSA-SAAM-1

 

 

https://bizkeliza.org/noticia/la-comision-europea-financia-con-mas-4-millones-de-euros-un-proyecto-liderado-por-el-centro-san-viator/
San Viator ikastetxearen sarreran