24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, Kidendaren 20. urteurrena
24.11.2022

Gaur, Kidendaren 20. urteurrena

2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.

Kidenda celebrará hoy el acto conmemorativo de su 20 aniversario en Barria (Plaza Nueva, 4, Bilbao), a las 18:00 h. La Asociación Kidenda se constituyó en 2002, año en el que también abrió la tienda que, a su vez, haría de sede del proyecto, aunque en realidad Kidenda comenzó antes, en 1996, del compromiso de Cáritas Bizkaia y Misiones Diocesanas, por el Comercio Justo, como forma de promover el desarrollo de los países del sur.

XXI. gizaldiko lehenengo hamarkadan, Kidenda egitasmoa hazi egin zan. Taldeak bidezko merkataritzaren aldeko konpromisoan egituratu ziran, langileak kontratatu ziran lurralde egitura koordinatua sortzeko eta hainbat saretako partaide egin ziran, esate baterako Caritaseko Eleizbarruti arteko Sarean (2000). Gainera, Alboan erakundea bazkide bihurtu zan 2006an eta bigarren denda zabaldu zan.

Bigarren hamarkadako hainbat urtetan, zelanbaiteko ezegonkortasuna bizi izan eben, langileen txandakatzearen eta krisi ekonomikoaren eraginez. Horren ondorioz, bigarren denda itxi egin zan 2014an, eta urte horretan aldi barriari ekin eutsen, Kidenda Koopera taldean sartuz, eta Ekonomia Alternatibo eta Solidariorako Sarean egiteko eraginkorragoa hartu eben, sare horren bidez egitasmoa ezagutzera emonez.

Kidenda Radio Popular-Herri Irratian

Joan dan astean, Tamara Carranza, Arantza Nuñez eta Maria Ferrer Kidendako kideek Radio Popular/Herri Irratiko «Egun on Magazine» solasaldian parte hartu eben, egitasmoaren 20 urteko historiako gorabeherak kontatuz. Hemen.

Joan dan urtarrilean, «Alkarren Barri/Comunicación» Eleizbarrutiko aldizkariak Kidendaren 20. urteurrenaren eta ekonomia zirkularraren inguruko artikulua argitaratu eban: Hemen.

2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.

Gehiago jakiteko: hemen

Kidenda Bilbon