28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan
06.02.2024

Zabaldu da matrikulazinoak egiteko epea Eleizbarrutiko ikastetxeetan

Bihartik -otsailak 7, eguaztena- hilaren 24ra arte, zabalik izango da 2024-2025 ikasturterakoLehen, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea EBI sareko (Elizbarrutiko Ikastetxeak)17 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.

Bilboko Gotzaitegiaren menpe dagoan sareak 17 ikastetxe -ikastolak, ikastetxeak eta lanbide heziketarako ikastegiak- barne hartzen ditu Bizkaia odoan. Bertan ikasten dabe 12.000 ikasle inguruk, 1.000 ikasle ingururen laguntzagaz. Aitatutako ikastetxeotan, haur hezkuntza eskaintzen da 0 urtetik hasita eta baita haur, lehen eta bigarren hezkuntza be. Batxilergoa, lanbide heziketa maila guztietan, heziketa berezia eta lanerako heziketa be eskaintzen dabez. 

EBI Eleizbarrutiko sareko ikastetxeak, Euskal Herrian aitzindari dan eta heziketa-eredu aurreratuenak eskaintzen dituan sareko kide dira.

EBI egitasmo nagusiak: hemen Ikastetxeen eta matrikulazinoen inguruan gehiago jakiteko: hemen.

“Telefonoz edo web orrialdearen bidez hartu-emonean jarri eta bisita antolatu zeinke”.