27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan
07.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan

“Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin” goiburuaren haritik ospatuko da bihar -otsailak 8, eguena-, Pertsona-salerosketaren aurkako Otoitz eta Gogoetarako Munduko X. Eguna. Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo monja oblatak lekukotasuna eskainiko dau. Miribillako Santa Josefa eleizan izango da, bihar, 18:30etan.

Maria Luisa del Pozo lekaimeak lekukotasuna emongo dau bihar Miribilllan.

Del Pozok aldarrikatu izan dauanez, pertsona-salerosketaren aurkako borrokan “ez dago inor soberan. Ideologietan galtzen garan bitartean emakumeak inorena ez dan lurrean gelditu daitekez-eta. Berez ez da inoren lurra, esplotatzaileek hartu leikien lurra baino”.

Del Pozoren ustez, oso garrantzitsua da zer dan delitu eta zer ez beriztea, aurreretxi asko dago-eta prostituzinoaren inguruan: “Dana nahastatzen da, prostituzinoa, pertsona-salerosketa, trafikoa, sexu-esplotazinoa…”. Prostituzinoa, berez, Espainian ez da ilegala. Espainia, prostituzinoa zigortzen ez dauan Nazino Batuen 1949ko hitzarmen abolizionistaren sinatzaileetako bat da. “Delitu da pertsona-salerosketa, zigor-kodearen 177 bis artikuluan jasoten danez, etorkinen legez kontrako trafikoa, prostituzinora derrigortzea eta eragitea eta sexu-esplotasinoa. Honeek dira delituak”.

Pertsona-salerosketaren aurkako eguna Eleizan

Frantzisko Aita Santuak orain dala hamar urte proposatu eban lehenengo aldiz egun hau ospatzea eta otsailaren 8an izaten da, hain zuzen be, Santa Josefina Bakhitaren liturgia oroimenerako egunean.

Pertsona-salerosketaren aurka