29-02-2024 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Eleizbarrutiko abadeak 5 Zainketa aringarriei buruzko saioa Jacinto Batizen eskutik
08.02.2024

Zainketa aringarriei buruzko saioa Jacinto Batizen eskutik

Urteko jardueren egutegian jasoten danez, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera antolatuta, heziketa-saioa izango dabe gaur. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaindu' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak jardungo dau goiburu honen haritik: "Biziaren azkena: Bioetika, zainketa aringarriak eta akonpainamendua". Saioa, Begoñako Gogarte Etxean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Eleizbarrutiko abade eta diakonoek heziketa-saioan parte hartzeko aukera izango dabe gaur. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko ‘Hobeto zaindu’ Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak jardungo dau biziaren azkenaren inguruan. 

Declaraciones del Dr. Jacinto Bátiz en torno a la eutanasia realizadas en 2021

Aita Santuaren otsaileko bideoa

Otsailean, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen dan hilean grabatu dauan bideoan, Frantzisko Aita Santuak otoitza eta konpromisoa eskatzen dau hilzorian dagozan gaixoentzat eta euren senideentzat.

Frantzisko aita santuak azaltzen dauanez, “batzuek gaixo terminalez berba egiten dabenean nahastatu egiten dabezan berba bi dagoz: sendaezin eta zaindu-ezin. Eta ez dira gauza bera”. “Sendatu ahal bada, zaindu, beti”, dino Aita Santuak, Joan Paulo II.a gogora ekarriz, Otoitzerako Aita Santuaren Munduko Sarearen bidez fededunei zuzentzen deutzen bideo-mezuan.

Zainketa aringarriak

Frantzisko Aita Santuak hauxe dino zainketa aringarriei buruz: “arreta medikuaz gainera, gizatasunez eta gertutasunez betetako akonpainamendua eskaini behar deutse gaixoari”. Bitartean, familien eginkizunei buruz, hau gororatzen dau: “ezin doguz bakarrik itzi une gatx honeetan”, izan be, “euren eginkizuna erabakigarria da eta bitarteko egokiak izan behar dabez laguntasun fisiko, espiritual eta soziala emoteko”.

Horregaitik, Aita Santuak, guztion otoitzak eta konpromisoa eskatzen ditu, “gaixo terminalek eta euren senideek ezinbesteko zaintza eta akonpainamendua jaso daiezan, ikuspuntu medikutik zein giza ikuspuntutik”.

Hurrengo hitzorduak Ministerio Ordenatuaren eskutik

Datorren maiatzaren 9an, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta, erretiroa ospatuko da, Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatuta, Begoñako Gogarte Etxean. Maiatzaren 23an, Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak (Diamante, Urre eta Zidarrezko Ezteguak) ospatuko dira. 

Jacinto Batiz.