16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena
12.05.2023

Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak -Mesedetako nasa, 1, gaur egun Bilborrock dagoan lekuan sortu zan-, ehun urte bete ditu. Mendeurren hau ospatzeko bihar -maiatzak 13, zapatua- ekitaldia ospatuko dabe Loiun kokatuta dagoan eraikinean. Hirurehun lagun inguru -tartean ikasle ohiak- batuko dira ospakizunean eta goizeko hamaietan gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiak emondo deutso hasiera egunari. Bertaratutakoek ehun urteotako bizipen eta oroitzapenak batera jarriko dabez eta bazkariak amaiera bikaina emongo deutso jardunaldiari. 

Aurretik be egin dabez oroitzapenezko ospakizunak. Esate baterako, maiatzaren 2an, ikasle eta familiek Begoñako basilikan ospatu zan Eukaristian parte hartu eben; maiatzaren 4an, ikastetxean ospatu eben jaia ikasleek eta joan dan eguaztenez, hilak 10, familiekin ospatu zan urteurrena.

Heziketa egitasmoa

Ikastetxearen heziketa egitasmoaren doinarria, osoko hezkuntza eta eleaniztuna da oinarria. Urte bitik hasi eta 18 urteraino, arduradunek azaltzen dabenez, “ikasleak, euren etorkizuna eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna emongo deutsien ezinbesteko bitartekoez hornitzea da heziketa horren helburua”.