23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erruki-etxearen zaindariaren eguneko argazkiak
09.08.2024

Erruki-etxearen zaindariaren eguneko argazkiak

Bilboko Erruki-etxearen 250. urteurrena ospatzen danean, bertan bizi diranek, euren senideek eta langileek Santi Mamiren eguna ospatu dabe, jai luturgikoaren ondorengo barikuz ohikoa danez. Hasteko, meza ospatu dabe Jesus Llarena abadea buru, eta 'Erruki-etxeko umeek' lepoan eroan dabe Santi Mamiren irudia. Agintarien agurraren ostean, omenaldia egin deutse Erruki-etxearen historiako aldi batean edo bestean batzordeko kide izan diran 455 lagunei. Ekitaldiari amaiera emoteko, Bilboko Udal Bandak jardun dau eta bertaratutakoek kopau bat hartu dabe. 

Erruki-etxean jaia ospatu dabe, urtero lez, ‘Txarriduna’ txarriaren akademiaren laguntzagaz.

Egoitzan bizi diran pertsona nagusiei eta euren senideei eskainitako jai honetan, 2022tik bertan bizi dan hainbat abade beneragarrik be parte hartu dau.

Argazkiak: hemen

Casa Misericordia 24