22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eskariak San Pedrori arrantzaleen eta itsasoan hilten diran etorkinen alde
30.06.2023

Eskariak San Pedrori arrantzaleen eta itsasoan hilten diran etorkinen alde

Egun berezia ospatu eben atzo Lekeition eta kostaldeko hainbat herritan, arrantzaleen zaindariari otoitz eginez. Lea-Artibaiko herrian, arrantzaleen zaindariaren omenezko jaia goizeko zazpietan hasten da. Ordu horretan "dei eittekua' deitutakoak egiten dabez, antxina arrantzaleak esnatzeko esaten ebena gogora ekarriz: "Gora Jainkoaren izenean". Goizeko 10:30etan Meza Nagusia ospatu zan Oihana Exabek zuzendutako abesbatzak girotuta. Santuagaz prozesinoa egin eta 'kilin-kalakoa' egin eben. Jose Agustin Maiz parrokoak, itsasoan hildako arrantzale guztien eta Mediterraneoko itsasoan hil diran etorkin guztien alde esketu eban. Santuaren aurrean egin zan Kaxarranka oso hunkigarria izan zan, izan be, hogei urtez dantzatu izan dauan Asier Uskolak azken aldiz egin dau aurton.

San Pedro eguna, berezia da lekeitiarrentzat. Ohikoa danez, Eukaristiaren ostean, Arrantzaleen Kofradiako kideek santua prozesinoan eroan eben porturaino. Han, santuaren irudia kulunkatu egin eben itsasorantz okertuz. Aurretik, parrokoak, itsasoan hildako guztien alde eskatu eban, marinelen zein bizimodu hobearen bila atarata, Mediterraneoan hilten diran etorkinen alde.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1674352030096269314?s=20
https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1674383146345799682?s=20
San Pedro en las puertas y ventanas de Lekeitio