19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Adin Txikikoen Babeserako Batzordearen kurtsoko azken batzarra
30.06.2023

Adin Txikikoen Babeserako Batzordearen kurtsoko azken batzarra

Adin txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebenzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak kurtsoko azken batzarra ospatu dau gaur. Derioko 'Seminarioa' eraikinean ospatu daben kurtsoko azken batzarraren aurretik, taldekideek ekitaldi xumea ospatu dabe joan dan martxoaren 24an Santiago katedralean egin zan otoitzaldian aurkeztutako olibondoa landatuko dan lekuan. Biblian oso esanguratsua dan zuhaitza Gernikako haritzaren kimuaren ondoan landatuko da, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren parean, Carlos Olabarri Batzordeko zuzendariak batzordeko gainerako kideen aurrean goizean ospatu dan ekitaldian adierazo dauanez, "abade on asko hezi zan eta, beste alde batetik, abade askok asko sufritu eban lekuan". 

Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea gaur batzartu da Derioko Seminarioa eraikinean. Aurretik, ekitaldia egin da Adiskidetasunaren Basoan. Katedralean, joan dan marrtxoan, gehiegikerien biktimen alde egin zan ospakizunean aurkeztu zan olibondoa aurrean ebela, biktimak gogoan izan dabez.

Carlos Olabarri Batzordeko zuzendariak “errubakoaren sufrimentuaren lekuko izan zan” arbola non landatuko dan erakutsi dau. Hain zuzen be, “bakearen aldeko monolitoaren eta gure herriari egundoko sufrimentua eragin eutsan zoritxarraren lekuko izan zan Gernikako Arbolaren ondoan egongo da”.

Olibondoa hurrengo Zuhaitz Egunean landatuko da Basoan. Egun hori, otsailaren 5ean, Agate Deunaren Egunez ospatzen da urtero. 

Ebanjeliotik hartutako esaldia

Ekitaldian, “hainbeste biktima errubakori” eragindako “gatxa” gogoratu gura izan dau Olabarrik, biktimen aldeko otoitzaldian katedralean jarri zan plakak jasoten dauan idazkia gogoratuz: “Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten”.

Biktimen aldeko plaka katedralean
Biktimen aldeko plaka katedralean

Bisita Eleizbarrutiko Artxiboari

Batzordeko kideek bisita egin dabe Eleizbarrutiko Artxibora Anabella Barroso zuzendariak gidatuta. Hartu-emon estuan dagoz beragaz jasotako kasuen inguruko informazinoa batu ahal izateko.

Batzordeak gogoratzen dauanez, salaketa egin gura dauanak mezua bialdu leike honako helbide honetara: protecciondemenores@bizkeliza.org

 

Comisión de Protección de Menores, en el Bosque de la Concordia