07-05-2024 Martes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ondare erlijiosoaren ‘tour’ edo biraren lehenengo etapa
01.07.2023

Ondare erlijiosoaren ‘tour’ edo biraren lehenengo etapa

Frantziako Tourraren 2023ko lehenengo etapa gaur, uztailak 1, ospatuko da. Txirrindulariek 182 kilometro burutuko dabez Bilbon hasi eta amaituko dan ibilbidean. Tropela 12:55etan atarako da Bilbotik eta Loiu, Gatika eta Laukiz zeharkatuko ditu. Hortik eskumaldera joango dira: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Gorliz. Lemoiz eta Bakiotik igarota, Bermeora helduko dira Gaztelugatxeko San Joanen paretik igaro ondoren. Bermeotik Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forura joango dira. Gernikan sartu eta handik Arratzu, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ereño eta Nabarnizerako bidea hartuko dabe. Arratzu eta Gernika-Lumotik igaroko dira barriro eta gero Muxika eta Morgatik. Larrabetzu eta Galdakaotik jaitsiko dira eta Lezama, Zamuio, Derio, Loiu eta Sondikatik igaro ondoren, Enekuritik sartuko dira ubiruruan, etapa 17:15ak inguruan amaituz. Ibilbidean eraikin erlijioso esanguratsuen ondorik pasatuko dira. Horreetako batzuk bisitatuko doguz. 

Hona hemen ‘tour’ txiki bat gaur Bilbon hasi eta Begoñako basilikaren ondoan amaituko dan Frantziako tourraren lehenengo etapan.

Begoñako Basilikako organoa, erromantikoa da. Parisen eraiki zan.
Begoñako basilika
Santutegian, margolan historikoak ikusi daitekez
Begoñako basilika da Bizkaiko tenplurik bisitatuenetakoa
Gaztelugatxeko San Joaneko Kurutze-bideko 14 egonaldietako bat
Leioako San Bartolome eleizako kolunbarioa, Eleizbarrutian dagoan bakarra.
Erromatar Inperioaren sasoiko nekropolia, Foruko San Martinen
Bserriko atea Jesusen Bihotzagaz, Arratzun
Arratzuko Santo Tomas eleizako harmoniuma, 1850ekoa
Tourreko lehenengo etapa Larrabetzutik be igaroko da

Hirugarren etapa Zornotzan hasiko da

Uztailaren 3an, astelehenez, frantziar lasterketak Bizkaiko lurraldea zeharkatuko dau. Hirugarren etapa, Amorebieta-Etxanon hasiko da eta Durango, Abadiño, Markina, Berriatua, Amoroto eta Ispaster zeharkatu ondoren, Lekeition sartuko da. Hemendik Mendexarantz joko dabe eta Ondarroatik Gipuzkoara igaroko dira, Baionan jarritako helmugara iristeko.

Ondarroako eleiza, itsas ondoan
Tour por Euskadi