03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Sanfran 2023” uri-kolonia eta lan-kanpamentua, martxan
01.07.2023

“Sanfran 2023” uri-kolonia eta lan-kanpamentua, martxan

Beste urte batez, uztailean Bizkaiko Caritasek, monja pasiotarrek eta jesuitek sustatutako ekimenaren bidez, zerbitzuzko esperientzia bizi izateko aukera izango da gaurtik -uztailak 1- hilaren 14ra arte. Marije Calvo monja pasiotar eta Migrazinoetarako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "boluntario lez jarduteko eta fedea beste batzukaz batera bizitzeko esperientzia eskaini gura deutsegu 12 boluntario eta koordinatzaileei eta, horren bitartez, goizero, aparteko aisialdia, gozatzeko eta jostatzeko aukera, emon gura deutsegu Caritasek umeei begira garatzen dauan Tximeleta ekimenean parte hartzen daben 70 adin txikikori". 

Nork bere burua ezagutzea eta, aldi berean, inguruko errealitateaz jabetzea da “Sanfran” lan-kanpamentuaren helburua, horretarako “begirada aldatuz”. Goizez, neska-mutikoentzat prestatutako jardueretan arituko dira. Arratsaldez, Marijek esandakoaren arabera, “gure inguruko askotariko errealitateei begiratuko deutsegu, normalean ikusten ez doguzan edo, beste barik, ezaguzen ez doguzan errealitateei”. Izan be, “auzo honetan, barne hartzen dituan gizatalde eta egoera guztiakaz, ebanjelioa bizitzara eroan geinke: ‘Gizaki hori, irakatsi jatzu zer dan ona, zer nahi dauan Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoagaz apaltasunez bizitzea’ (MIkeas 6, 8)”,

Campo de Trabajo Sanfran (imagen de la pasada edición)