21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna
03.09.2024

Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna

Gure amets eta ikusinoak barritzeko aukera emongo deuskun kurtso barriari ekingo deutsagu. “Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva” goiburuaren haritik, irailaren 28an ospatuko dan GOAZEN! Ekitaldiak emongo deutso hasiera Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko dogu Eleiza osoan.

“Jainkoa bere herriarekin dabil” goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia. Eleizari, bidean dan Jainkoaren herri izanda, bere izaera ibiltaria berraurkitzen laguntzen deutsan sinodo-senean jarten dau arreta Frantzisko Aita Santuak. Bibliako urteerak eta etorkinen urteerak badabe antzekotasunen bat: “Israel herriak Moisesen sasoian egin eban lez, etorkinek sarritan ihes egiten dabe zapalketaz, gehiegikeriez, segurtasunik ezaz eta bereizkeriaz josita egoteaz betera garapenerako aukerarik emoten ez deutsien egoeretatik”. Jainkoak lagun egiten deutse bere herriari eta etorkinei euren ibilaldian.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik zuen zerbitzura jarri gura dogu Migrazinoetarako Pastoraltza, akonpainamenduan lagungarri izan daiten eta migrazinoaren arloan sakondu eta aurrera-pausuak emon eta alkarte abegitsu eta misiolariak sortu daiguzan.

Dei egiten deutsuegu, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta, aurton San Inazio eleizan (San Inazio PB), arratsaldeko bostak eta erdietan ospatuko dan Eukaristian parte hartu daizuen.

Deialdiaz gainera, eskari hau be egin gura deutsuegu: irailaren 29an -domeka- egun hau aurkeztu daizuela alkarteetan. Eta landu eizuez alkarteetan beren-beregi jardunaldi honen inguruan prestatu doguzan lagungarriak.

Irailaren 25eko ‘Bizkaia isilik’ bilkuraren aurretik derrigortutako migrazinoen inguruko berbaldia ospatuko da.

Etorkin eta Errefuxiatuaren Egunagaz batera, hasiera emongo jake kultur alkarteen ospakizunei. Afrikako, Hego Amerikako, Txinako eta Filipinetako alkarteek hilean behin ospatuko dabe Eukaristia San Anton, Santa Maria Josefa (Miribilla), Indautxuko Karmeneko Ama eta Romoko San Jose (Areeta) parrokietan, hurrenez hurren.

Informazio guztiak  hemen

Agur t’erdi!

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza.

Dagokiozan artxiboak: